Lapurretan egin dute Altzibarren

Maxixatzen.eus 2017ko api. 20a, 20:39
Anaitasuna Plazako etxeetan egin dute lapurretan.

Maxixatzenek jakin ahal izan duenez, Altzibar auzoko gutxienez bi etxetan lapurretan egin dute gaur eguerdian, eta beste batzuetan saiakerak izan dira.

 

Auzoko bizilagunek kontatutakoaren arabera, bizilagun bat etxetik erosketak egitera irten denean izan da lapurreta bat, eta beste etxe batzuetan ere izan dira lapurreta saiakerak. Auzokideen esanetan, dirua eramatea lortu dute gaizkileek lapurreta egin duten etxetik.

Auzoan mugimendu handia izan dela adierazi dute bizilagunek. Euren esanetan, Ertzaintza gaizkilearen atzetik aritu da arratsalde partean, eta Segurtasun Sailak baieztatu ez duen arren, ustezko lapurra inguratzea lortu du ordu honetan Ertzaintzak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide