Maxixatzen Korrikako furgonetan izango da asteazkenean

Maxixatzen.eus 2017ko api. 4a, 10:08

Korrika asteazken goizaldean iritsiko da Azkoitira, eta Maxixatzenek euskararen aldeko ekitaldiaren lekukotza egingo du furgonetan barrutik.

 

Goizeko 05:40ean iritsiko da Korrika Azkoitira. Txiki Golf parean hartuko dute Udaleko ordezkariek Azpeititik etorriko den lekukoa, eta San Jose Egoitzako kideek Azkarateko mendatean elgoibartarrei pasako diete lekukoa.

Guztira herriko 21 eragilek eta taldek erosi zuten kilometroa, eta Maxixatzenek herriari dagozkion 13 kilometroak Korrikako furgoneta barruan egingo ditu, ondoren argazki bilduma zabal bat osatzeko asmoarekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide