Abaraxka proiektuaren irekiera, ostiral honetan

Abaraxka proiektuaren irekiera, ostiral honetan
Argazkian, Abaraxka aterpetxea eta Mikel Uria jatetxea.

Hazitik Kooperatibak dituen bi proiektuetako baten aurkezpena egingo dute ostiral honetan Altamirako bere egoitzan. Abaraxka proiektuaren inaugurazioa 17:00etan hasiko da, bertaratutakoei egingo zaien harrerarekin.

 

Ondoren, proiektu berri horren aurkezpena egingo dute, eta haurrentzako eta familientzako ipuin kontaketa egingo du Pello Añorgak segidan. Behin hori amaitutakoan, bi bisita gidatu egingo dituzte, 18:15ean eta 19:00etan, hurrenez hurren. Eraikuntza tailerrarekin amaituko da Abaraxka proiektuaren inagurazio ekitaldia.

2015eko uztailean sortu zen Hazitik Kooperatiba, proiektu kolektibo bat izateko eta irabazi asmorik gabeko Kooperatiba izateko ideiarekin. Orain bigarren proiektu bat aurkeztera doaz, Abaraxka proiektua. Abaraxka aterpetxea, Mikel Uria jatetxea eta taberna kudeatuko dituzte Hazitik Kooperatibako kideek.  

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide