Koatei irabazle Sigmako asto apostuan

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 13a, 10:59
Lan ona egin zuten Koategi baserriko itzainek. (Argazkiak: Ibon Errazu)

Urrategi auzoko Koategi baserriko "Ixidro" astoak Txapelen aurkako apostua irabazi zuen, atzo, Elgoibarko Sigma probalekuan.

 

Jokoan zeuden 3.000 euroak irabazi zituzten azkoitiarrek "Ixidro" astoarekin, orduerdiko lanean 82 plaza egin eta gero. Txapel izan zen probalekura ateratzen lehena. Bere bi astoek 73 plaza egin zituzten.

Apostuak honako arau hauek zituen: Sigma jatetxearen asto-harria erabiltzea, Txapel izatea lehena froga egiten, eta bi lehiakideek etxeko itzainak izatea.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide