Bi edukiontzi erre dituzte gaur goizaldean Santa Klaran

Erabat kiskalita gelditu dira bi edukiontziak.

Gaur goizaldeko 04:00ak inguruan, Santa Klara kaleko bi zaborrontziri su eman diete, antza, eta erabat kiskalita gelditu dira. Ondorioz, edukiontzien alboan zegoen auto batek ere kalte materialak jasan ditu. 

 

Sua itzaltzera bertaratu dira suhiltzaileak; Ertzaintza eta Udaltzaingoa ere bertan izan dira. 

Erretako bi zakarrontziak plastikoarena eta paperarena izan dira. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide