Inauteriak 2017

Inauteriak direla-eta, geltoki aldaketak Lurraldebusen zerbitzuetan

Maxixatzen.eus 2017ko ots. 22a, 16:02
La Guipuzcoana autobusa.

Inauteriak direla eta, Lurraldebusen autobus zerbitzuetan aldaketak izango dira Tolosan, Eibarren eta Donostian. Hemen informazioa:

 

Tolosan esaterako, otsailaren 23tik aurrera, aldaketak egongo dira Lurraldebusen UK02 autobus linean: 12:00etan itxiko dute Rondilla kalea eta martxoaren 1ean irekiko dute 09:15ean. Hori dela eta, egun horietan, Gorosabel geltokia Santa Klaran (Zumardi Txikian) izango da.

Eibarren, berriz, ostegun honetan, otsailak 23, geltoki aldaketak egongo dira UK05 linean: 15:00etatik 21:00etara, Eibarko Untzagako geltokia taxien geltokiaren ondoan izango da. 

Eta Donostian ere geltoki aldaketak egongo dira larunbat eta igandean honetan, UK01 linean: otsailak 25, larunbata, 15:30etik 20:00etara arteko zerbitzuetan Askatasunaren Hiribideko geltokiaren ordez Zubieta kalea 14. zenbakian hartu beharko da autobusa. Otsailak 26, igandea, 10:30etik 13:30era eta 15:30etik 20:00etara arteko zerbitzuetan Askatasunaren Hiribideko geltokia Zubieta kalea 14. zenbakian izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide