Maialen Sudupe igerilaria Euskadiko Selekzioarekin aritu da

Azpeitiko Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak. Eskuinean, Maialen Sudupe Azkoitiko igerilaria. / Argazkia: Izarraitz Igeri Elkartea.

Maialen Sudupe, Azpeitiko Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari azkoitiarra, Castellonen (Valentzia, Espainia) izan da asteburuan Euskadiko Selekzioarekin. Infantil eta junior mailako Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartu du, Euskadiko Igeriketa Federazioak aukeratuta.

 

Euskadiko Selekzioa ordezkatzen, guztira, 37 igerilari izan ziren, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako infantil eta junior mailakoak. Euskadiko selekzioak infantiletan seigarren postua lortu zuen eta juniorretan, berriz, zazpigarrena. Herrialde Katalanekoak, Madrilgoak eta Andaluziakoak igo ziren podiumera.

Sudupe, bakarkako probetan, postu hauetan sailkatu zen: 100 metro tximeletan 11. postua, 200 metro tximeletan 15. postua, 400 metro estiloetan 13. postua eta 200 metro estiloetan 11. postua.

Horrenbestez, martxoaren 18tik martxoaren 20ra Gijonen (Asturias, Espainia) izango den infantilen eta juniorren Neguko Espainiako Txapelketan izango da igerilari azkoitiarra, eta aurretik Gipuzkoako Txapelketan eta Euskal Herriko Txapelketan ere parte hartuko du. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide