Guardia Zibilak 2015ean Sareri kendutako dirua itzultzeko eskatu dute Euzkitzek eta Arzallusek ere

Maxixatzen.eus 2017ko ots. 14a, 15:35
Argazkia: Sare

2015eko urtarrilean nazio manifestazioan bildutako 104.000 euro kendu egin zizkion Guardia Zibilak Sareri. Gaur prentsaurrekoa izan da Bilbon Sarek deituta, eta dirua itzultzeko eskatu du plataformak. Hainbat ezagunek bat egin dute gaurko ekitaldian, eta han izan dira, besteak beste, bi azkoitiar: Xabier Arzalluz politikari ohia eta Xabier Euzkitze kazetaria.

 

Ordezkariek azaldu dute "ondasun ekonomikoen desjabetzeak muturreko egoera" eragin duela Saren. Espainiako Auzitegi Nazionalak hil honen 23an aztertuko du eskabide hori.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide