60 urteko azkoitiar bat hil da AP-8an, kamioi batek harrapatuta

Eitb.

Azkoitiko 60 urteko gizon bat hil da AP-8 autobidean, Deban, kamioi batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 08:30 inguruan gertatu da istripua. Antza denez, auto bat matxuratuta zegoen, eta autoaren inguruan seinaleak jartzen ari zela harrapatu du gizona kamioi batek. Kolpearen ondorioz hil egin da.

 

Itziarko tuneletara iritsi baino metro batzuk lehenago izan da ezbeharra. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide