Añares Iraurgik igandean etxean jokatuko du

Maxixatzen.eus 2017ko ots. 9a, 12:12

Añares Iraurgik igandean, hilaren 12an, Segle XXIren aurka jokatuko du Elkargunean, 12:00etan. Chicoren taldea denboraldi osoko unerik gozoenean da, Leonen liderraren aurka itxura aparta eskaini ondoren.

 

Igandeko aurkaria talentu handiko gaztez osatutako taldea da. Iraurgik azken asteetako maila erakusten badu eta talde lan borobila egiten badu, garaipena gertu izango du, zaleen babesean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide