Juan Karlos Merino: idazle, euskaltzale eta erotiko

Maxixatzen.eus 2017ko ots. 8a, 12:30

Zendu berri den Juan Karlos Merino idazle azkoitiarraz idatzi du Zuhaitz Ordokik Zuzeu.eus atarian. 

 

Otsailak hiru egun zituela hil zen Juan Karlos Merino idazlea (Azkoitia, 1967-2017). Bere gurasoak etorkin gaztelarrak ziren, eta 22 urte bete zituenean euskara ikasteko deliberoa hartu zuen, baita ondo ikasi ere.

Ez dira ugari gurean literatura erotikoari bilduma oso bat eskaintzen dioten argitaletxeak. Sona gehien izan duen kasuetako bat litzateke, akaso, Txalaparta argitaletxeak kaleratu zuen Literotura izeneko bilduma. 1998an Euskal idazleen ipuin erotikoak liburuarekin ekin zioten ibilbide harri, eta geroztik makina bat izenburu berri gehitu dizkiote euskal literatura erotikoaren zerrendari. Oholtza hartan izan zen Merino, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Jasone Osoro eta beste zenbaitekin. Narrazio erotiko bana eskatu zitzaien hainbat idazleri, eta hemezortzi lumek jantzi zuten kantu berri bat zekarren txori erresinula hura. Ospe handiko idazleak zeuden, baita hasi berriak ere, jakinduria eta freskotasuna uztartzen, esperientzia eta gaztetasuna nahastuz.

"Arrosa petaloak" da Merinok sail honetarako idatzi zuen ipuina.

Lan gehiago plazaratu zituen ondoren: 2002. urtean, Kondoi urrunak ipuin bilduma kaleratu zuen (Txalaparta); 2004ean “Dunak” (Txalaparta); eta, bi urte geroago, 2006an, beste narrazio bilduma bat: Kaleko ipuinak (Elea).

Jarraitu irakurtzen Zuzeu.eus atarian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide