Haurrentzat antzerkia ingelesez doan larunbatean, Elkargunean

Kids & Us 2017ko ots. 6a, 06:44

Kids&Us Azpeitiak antolatu du, Azkoitiko Udalaren laguntzarekin, haurrei zuzendutako ingelesezko antzerkia, doan. Ekitaldia otsailaren 11n, zapatuan, izango da Elkargunean (17:00), eta 3 eta 7 urte arteko haur guztiei zuzenduta dago.

Emanaldia Kia eta bere ukelelearen emanaldiarekin hasiko da. Ingelesezko abesti eta dantzen bidez neska-mutilek une dibertigarri batean murgilduko dira. 

Ondoren, zozketa bat baino gehiago egingo dituzte, eta haurrek opari ugari eskuratzeko aukera izango dute: kamisetak, liburuak, peluxeak, eta abar.

 

 

Azkenik, Gina Ginger & Charlie Chives deituriko ipuina antzeztuko dute ingelesez. Antzezlana 3 eta 7 urte arteko haur guztiei zuzenduta dago: "Gina Ginger sekretupean maiteminduta dago Charlie bizilagunarekin, baina beti haserre dabiltza; txantxa astunak egiten dizkiote uneoro elkarri. Nola adiskidetu daitezke berriro?"

Antzezlana oso adierazgarria izango da, beraz, haurrek ez dute ingeles maila altua izan beharko ulertzeko. Modu horretan, haurrek ikuskizunean parte hartu ahal izango dute hizkuntzaren ezagupen maila kontuan hartu gabe.

Bestalde, Azkoitiko Udalari eskerrak eman nahi dizkio Azpeitiko Kids&Us-ek txikienei hezkuntza, kultura eta aisialdia batzen dituen modu honetako ekintzak egiteko baliabide guztiak ipintzeagatik.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide