Xabier Munibe BHIn Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez

Xabier Munibe BHIn Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez.

Euskara gure etorria zikloari amaiera emateko, atzo, astelehena, Xabier Munibe BHIko 4.DBHkoek Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen bisita izan zuten. Euskal kantagintzaren transmisiorako eta sustapenerako egokitu duten BAGA BIGA HIGA kantaldi-hitzaldian parte hartu zuten.

 

Hainbat irudi eta bideoren laguntzaz, euskaraz egindako kantuen historiaren argazki bat ikusteko aukera izan zuten, unean uneko gizartearekin izan duen harremana interpretatuz. Horrez gain, hamarkada bakoitzean garrantzitsuak izan diren hainbat kantu entzun zituzten zuzenean, gitarraren laguntzaz.

Horrenbestez, amaitu da aurtengo eta hirugarrengo Eukara gure etorria zikloa. Antolatu dituzten ekitaldiek ikasleen artean izan duten arrakasta ikusita, datorren ikasturtean laugarrenari heltzeko asmoa erakutsi dute. Bestalde, eskolak eskerrrak eman dizkio Azkoitiko Udalari emandako laguntzagatik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide