I. Saizar Idi Dema Txapelketako finala jokatuko dute Gurean

Maxixatzen.eus 2017ko urt. 16a, 12:06

Argazkiak: Ibon Errazu Uria. Joan den zapatuan izan zen finalaren aurkezpeneko prentsaurrekoa.

Gipuzkoako Kintopeko Ligako I. Saizar Idi Dema Txapelketaren finala asteartean, hilaren 17an, jokatuko dute Gurea pilotalekuan, 22:00etan. Hauexek lehiatuko dira: Oliden (Orio), Txokolate (Errezil) eta P. Illarreta (Orereta). 

 

Finaleko sariak:

 1. 1.400 euro, mantak, txapelka eta trofeoa.

2. 1.200 euro eta trofeoa.

3. 1.000 euro eta trofeoa.