Ate irekiak eta esperimentazio saioa antolatu ditu Floreaga ikastetxeak

Floreaga ikastetxea.

Floreaga Salestar Ikastetxeak alde batetik, ate irekien bi jardunaldi antolatu ditu, hezkuntzan eta ikasketa mailan ematen dituen aukerak ezagutarazteko. Eta bestetik, haur eta gurasoei zuzendutako esperimentazio saioa antolatu du.

 

Lehenengo jardunaldia urtarrilaren 21ean, larunbata, izango da: euskaraz 10:00etan eta gaztelaniaz 11:00etan. Bigarren jardunaldia, berriz, urtarrilaren 24an, asteartea, izango da: euskaraz 17:30ean eta gaztelaniaz 18:30ean. Harrera, Haur Hezkuntzako 5A gelan egingo da.

Jardunaldi horiek, bereziki, 2015. urtean jaiotako haurren gurasoentzat antolatzen dituzte (2017-18 ikasturtean bi urtekoen geletan egongo direnak). Lehendabizi, ikastetxearen antolaketa eta zerbitzuen berri emango da eta, jarraian, Haur Hezkuntzako gela eta inguru desberdinak ikusi eta lan-metodologia azalduko da.

Informazio gehiago behar izanez gero, floreaga@floreaga.eus helbide elektronikora mezu bat idatzi edo 943 853043 telefono zenbakira deitu. Loturan, ikastetxeko webgunea eta haur eskolako bloga.

Elkar Hazi esperimentazioa

Floreaga Salestar Ikastetxeko Elkar Hazi taldeak, 2014-2015 urteetan jaiotako haur eta beraien gurasoei zuzendutako esperimentazio saioa antolatu du. Saioa urtarrilaren 21ean izango da, 10:30etik 11:30era, ikastetxean bertan, eta interesa duen pertsona orori irekita dago.

Izen-emate epea urtarrilaren 19ra arte zabalik egongo da ikastetxeko idazkaritzan. Saioaren prezioa 3 eurokoa izango da, eta haur bakoitzeko guraso bat etorri daiteke.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide