Mendiko eski irteera Tena Bailara

Maxixatzen.eus 2017ko urt. 10a, 12:01

Eski irteera Tena Bailarara.

Urtarrilaren 21-22 astebururako, Tena Bailarara eski irteera antolatu du Anaitasuna Mendi Bazkunak.

 

Irteeran parte hartzeko aurrez izena eman beharko da Etxeza harategian edo Lopetegi iturgintzan, urtarrilaren 18a baino lehen. Bazkideei 50 euro kostako zaie, eta bazkide ez direnei 60 euro.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide