Poltsa konpostagarriak hainbat saltokitan egongo dira eskuragarri

Maxixatzen.eus 2016ko abe. 20a, 12:47
Poltsa konpostagarriak herriko hainbat saltokitan egongo dira eskuragarri.

Urola Erdiko Mankomunitateak poltsa konpostagarriak herriko hainbat saltokitan eskuragarri jartzea adostu du, herritarrei poltsak jasotzeko modua hurbiltzeko eta errazteko asmoz. Horregatik, aurrerantzean, Azkoitiko hainbat saltokitan jaso ahal izango dira. Honako komertzio hauek aukeratu ditu mankomunitateak poltsa konpostagarriak banatzeko zerbitzua emateko: Karan arropa denda (Julio Urkixo, 12 behea), Odazpi kafetegia (Anaitasuna Plaza, 1), Elurre kafetegia (Julio Urkixo 20, behera), Lujan kioskoa (Kale Nagusia, 72).

 

Establezimendu horietan urtebetean banatuko dituzte poltsa konpostagarriak doan, eta erakusleihoan pegatina borobil bat izango dute, poltsak bertan banatzen direla adierazteko.

Komertzio horietan aldiko poltsa konpostagarrien biribilki/rollo bat jaso dezake doan (40 poltsa) eta etxeko helbidea eman beharko da kontrol neurri gisa. Urtean gehienez 12 biribilki/rollo jaso ditzake familia edo etxe bakoitzak. Gogoratu nahi dugu banatuko diren poltsa konpostagarriak janari ondarrak botatzeko soilik erabili behar direla, ez beste hondakinak botatzeko.

Aldaketaren helburua da herritarrei poltsak jasotzeko modua hurbildu eta erraztea. Poltsa konpostagarriak jasotzeko aukera auzo desberdinetara zabalduko dute. Beraz, herritarrek erraztasun handiago izango dute poltsak eskuratzeko komertzioen ordutegi zabalagoa baitute.

Baliabide gehiago eman nahi izan dizkie herritarrei hondakinak jatorrian bereizteko, are eta hondakin organiko gehiago biltzeko gaika, alegia. Sortzaile handiek aldiz, neurri handiko poltsa konpostagarriak orain arte bezala herritarrei banatuko zaizkien komertzio berdinetan.

Urola Erdiko Mankomunitatetik eskerrak eman nahi dizkie hondakinak modu egokian sailkatzeko ahalegina egiten duten herritarrei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide