Haurrentzako patinaje ikastaroa Gabonetan

Maxixatzen.eus 2016ko abe. 19a, 13:50
Patinaje ikastaroa.

Gabonetarako gurpil gaineko patinaje ikastaroa antolatu du Pili Villanueva azkoitiar patinatzaileak. Ikastaroa umeentzat izango da, eta bi taldetan banatuko ditu: alde batetik, hasiberriak, eta bestetik, patinen gainean trebeagoak direnak. Azken talde horrekin, gainera, Hochey eta Slalom landuko ditu. 

 

 

Abenduaren 26tik 30era eskainiko du, bost egunez jarraian. Gurea pilotalekuan izango dira ikastaro guztiak, 10:00etatik 11:00etara. Plazak mugatuak dira, eta izena emateko, interesatuek 600658203 telefono zenbakira deitu edo WhatsApp-etik mezu bat bidali beharko dute. Ikastaroaren prezioa 45 eurokoa da.

Ikastaroetan parte hartzeko beharrezkoa da honako hauek edukitzea: patinak eta babesak, eskumuturrekoak, ukalondokoak, belaunetakoak eta kaskoa (bizikletakoa izan daiteke).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide