Ipuin kontaketen inguruko ikastaroa antolatu du Bizilorek

Maxixatzen.eus 2016ko abe. 14a, 12:29
Virginia Imaz.
Bizilore Eskola Aktiboak ipuin kontaketen inguruko ikastaroa antolatu du, "Iniciacion al arte de contar cuentos" izenburupean. Virginia Imaz ipuin kontalari eta Clown profesionalarek gidatuko du ikastaroa. Abenduaren 27tik 29ra izango da, 09:30etik 13:30era, eta 125 euro ordaindu beharko da. 

 

 

Ikastarorako izen-ematea abenduaren 23ra arte egongo da irekita, Biziloreko web orrian. Ikastaroa gazteleraz eta euskaraz izango da, eta hiru saioak Altamira auzoko Bizilore eskolan eskainiko dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide