"La Mirada del Silencio" eta "Animales Fantásticos y Dónde Encontrarlos" filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

"Animales Fantásticos y Dónde Encontrarlos" filma.

Zine Forumak antolatuta, "La Mirada del Silencio" filma eskainiko dute ostiral honetan, Baztartxo antzokian. Filma jatorrizko bertsioan izango da, 22:00etatik aurrera. Hurrengo hiru egunetan, berriz, "Animales Fantásticos y Dónde Encontrarlos" filma egongo da ikusgai. J.K. Rowling idazle famatuaren liburu homonimoaren moldaketa da. David Yates zuzendari britainarrak zuzendu du, Harry Potterren azken lau film luzeak bezala.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide