Elkarretaratze isila, asteburuko sarraskiak gaitzesteko

Maxixatzen.eus 2016ko abe. 13a, 12:11
Elkarretaratzean dozena bat kidek hartu dute parte, Udal ordezkariak barne.

Udalak deituta, bost minutuko elkarretaratze isila egin dute dozena bat lagunek gaur eguerdian, herriko plazan, asteburuan jazotako Istanbuleko, Muqdishoko eta Kairoko atentatuak gaitzesteko eta biktimen senitartekoei elkartasuna adierazteko.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide