Bizkargi kaleko etxebizitza bateko tximiniatik kea irteten da

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 25a, 19:58
Ke asko ari da irteten, Bizkargi eta Julio Urkixo arteko etxebizitza bateko tximiniatik.

Ertzaintzak maxixatzen.eus-i azaldu dionez,  19:30 inguruan jaso dute bizilagun baten deia, Bizkargi kaleko 2. zenbakiko etxebizitzako tximiniatik kea ateratzen ari zelako. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta orain tximinia garbitzen eta kea nondik datorren ikertzen ari dira. Guztira, sei suhiltzaile kamioi bertaratu dira. Ikusmin handia dago Julio Urkixo kalean, eta kale horretan trafikoa geldituta dago; Udaltzaingoa ari da trafikoa bideratzen. 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide