"Nigthcrawler", "Zikoinak" eta "100 metros" filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 24a, 17:44
"100 metros".

Zine Forumak antolatuta, Nigthcrawler filma eskainiko dute ostiral honetan, 22:00etan, Baztartxo antzokian. Leku berean, igandean, Zikoinak filma emango dute 17:15ean, eta 100 metros filma, 19:30ean. Azken filma hori astelehenean, ikuslearen egunean, ere ikusi ahal izango da, 20:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide