San Andres jaiak ate joka

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 25a, 18:22

San Andres jaien aurreko asteburuan izaten da festei hasiera ematen dien helduen danborrada, eta dagoeneko lau egun baino ez dira geratzen. Hona hemen azaroaren 26tik abenduaren 5era antolatu dituzten ekintzen agenda:

 

AZAROAK 26, LARUNBATA

11:00etan, Izarre Jandalo zelaian, Orion elkarteak antolaturik, San Andres Plater tiraketa.

16:30ean, herriko plazatik abiatuta, XII. Herri Lasterketa Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton Elkarteak antolatuta.

22:00etan, herriko kaleetan zehar helduen danborrada. 

 

AZAROAK 27, IGANDEA

Goizean zehar, Azkoitiko baserrietako produktuen erakusketa, salmenta eta bolillo lanen erakustaldia Kotzejupean.

12:00etan, udaletxeko Areto Nagusian, Laja soinu jotzailearen liburuaren aurkezpena.

12:00etan, Bizkargi Musika Eskolako dantzariak, Xabier Munibe eta Floreaga ikastetxeetako Kandiola Dantza taldeak eta Txalkor Txistulari Taldea, herriko kaleetan zehar.

 

AZAROAK 29, ASTEARTEA

22:30etan, herriko plazan, DJ Txanpaña.

 

AZAROAK 30, ASTEAZKENA. SAN ANDRES EGUNA

Egun osoan zehar, herriko plazako arkupetan taloak, txistorra…

09:30ean, herriko dultzainero eta trikitilarien kalejira.

10:00etan, Txuri Urdin elkarteak antolatuta, Marrazki eta Buztin Modela Lehiaketa.

11:00etan, herriko trikitilari gazteen kalejira.

11:30ean, Txalkor txistulari taldearen kalejira.

12:00etan, udaletxeko Areto Nagusian, Txalkor txistulari taldeari eskertza ekitaldia, 25 urte daramatzatelako Udaleko txistulari ofizial izaten.

12:30ean, herriko plazan, Herri Kirol Jaialdia.

                 - Aizkolariak: Mikel Larrañaga eta Joseba Otaegi.

                 - Harri-jasotzaileak: Martin Mendizabal, Xabier Lizarralde eta Goenatxo III.a.

16:30ean, herriko plazan, Marrazki eta Buztin Modela Lehiaketako sari banaketa.

17:00etan, Kontzejupean, Azkoitiko Pilota Eskola Elkarteak antolatuta, Kontzejupe Sariaren azken partidak.

17:30ean, herriko kaleetan zehar, batukada feminista.

22:00etan, Gurea udal pilotalekuan, San Andres Idi Dema Saria.

                         TXOKOLATE – P. ILLARRETA – R. ALEGRIA

                       

ABENDUAK 2, OSTIRALA

22:00etan, Gurea pilotalekuan, San Andres Idi Dema Saria.

                         ARTASO – BIOK – A. ALEGRIA

                        

ABENDUAK 3, LARUNBATA

22:00etan, Gurea pilotalekuan, San Andres Idi Dema Saria.

                      ARZADUN – MATXAIN – T. GOIETA – KAMIÑOKO JATETXEA

 

ABENDUAK 4, IGANDEA

10:00etan, Elkargunean, Anaitasuna Kakute Xake Elkartaren eskutik, XXI. San Andres Torneoa.

 

ABENDUAK 5, ASTELEHENA

22:00etan, Gurea pilotalekuan, San Andres Idi Dema Saria.

             KORTA – OLIDEN – I. LOPATEGI - MUGURUZA

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide