Datorren igandean geltoki aldaketak egongo da UKO1 linean

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 22a, 08:59
Hilaren 27an geltokiz aldatuko diren zerbitzuak.

Azaroaren 27an, igandean, Donostiako Maratoia izango da, eta horrek hainbat aldaketa eragingo ditu UK01 linean.

 

Lauki horretako zerbitzu horietan Donostiako ohiko geltoki guztiak ezeztatuta geldituko dira. Geltoki bakarra egongo da martxan, Duque de Mandas Pasealekuan.

Duque de Mandas Pasealekuan, 39. eta 9. zenbakien artean, sei geltoki egokituko dituzte, eta horietako batean izango da UK01 linearen geltokia.

Bestalde, Marotoiko antolakuntzako kideak Donostiako Geltokian eta Duque de Mandas Pasealekuan egongo dira informazioa ematen eta zalantzak argitzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide