Janari bankuko bilketa asteburuan, Eroskin eta Lidlen

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 21a, 10:39
Janari bankuko bilketa azaroaren 25ean eta 26an egingo dute Lidlen, Eroski Centerren eta Eroski Urola Hipermerkatuan.

Janari bankuko bilketa izango da asteburu honetan, zehazki, azaroaren 25ean eta 26an, denda hauetan: Lidlen, Eroski Centerren (Eroski txikian) eta Eroski Urola Hipermerkatuan (Maxin). Aurten ere bilketa mistoa egingo dute Eroskiko dendetan; hau da, janari bilketaz gain, bono sistema erabiltzeko aukera ere izango da.

 

Janari bankuko kideentzat bonoen aukera da egokiena. Modu horretan, janarien manipulazioa eta garraio gastuak sahiesteaz gain, bonoak erosi diren dendan bertan, behar den janaria behar den momentuan erosiko baitute (iraungitze daten arazoa ekidinez, besteak beste).

Bestalde, urtero bezala boluntarioak behar dituzte lan hori aurrera eramateko. Beraz, lagundu nahi duten herritarrek telefono honetara deitu behar dute: 610 112 145 (Luis Arregi).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide