Beningo zozketak badu saritua

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 17a, 09:47
Argazkian, Roman Sudupe Olaizola saria jasotzen. / Argazkia: Gazteak eta Garapena.

Roman Sudupe Olaizolak jaso du Gazteak eta Garapena taldeak antolatu duen zozketako saria, 9907 zenbakiari esker.

 

Sarituak atzo, asteazkena, jaso zituen Migel Zubizarreta Bolante eta Maite Agirre Krispin margolariek egindako koadroak, Realeko Iñigo Martinezek sinatutako elastikoa, Caja Laboral saskibaloi taldeak sinatutako elastikoa eta Joseba Jatetxean bi lagunentzako bazkaria edo afaria.

Aurten 4.700 txartel inguru saldu dituzte, bilduta diru guztia Beningo kaleko umeen aldeko solidaritate proiektura bidaliko dute oso-osorik.

Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete parte hartzaile guztiei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide