"Que Dios nos perdone" filma ikusgai asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 16a, 14:02
"Que Dios nos perdone" filma.

Rodrigo Sorogoyen zuzendariaren Que Dios nos perdone filma espainiarra eskainiko dute ostiraletik astelehenara, Baztartxo antzokian. Jarraian, filmaren ordutegiak eta trailerra.

 

"Madril, 2011.urteko uda. Gizartea haserre dago, krisi ekonomikoak jota, eta milaka eta milaka erromes Aita Sainduaren zain daude. Kaos egoera horretan, serie hiltzaile bat harrapatzeko lanean ari da Polizia, sekretupean, gizarte giroa gehiago ez aldrebesteko. Hain zuzen ere, agureen bortxatzaile bat buruhauste bilakatu da hiriko erdialdean, eta kasua Velarde (Antonio de la Torre) eta Alfaro (Roberto Alamo) inspektoreen esku utzi dute. Filmak gidoi onenaren saria jaso du aurtengo Donostia Zinemaldian". Iturria: Zinea.eus.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide