ONCEren azaroko sari bereziaren zati bat tokatu da Azkoitian

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 15a, 18:22
Uhaitz kafetegian saldutakoak dira ONCEren hamar kupoi sarituak.

ONCE Espainiako Itsuen Erakundearen zozketak saria utzi du Azkoitian, azaroaren 11ko sari bereziari esker. Jon Garate ONCEko Azkoitiko saltzaileak Uhaitz kafetegian utzitako kupoiak izan dira sarituak.

 

Horrenbestez, San Martin Eguneko kupoi bereziari esker, 15.000 euro banatu ditu Garatek hamar kupoietan; zehazki, 1.500 euro kupoi bakoitzeko. Gainera, Garatek Maxixatzeni azaldu dionez, zenbaki batengatik ez da tokatu ONCEren azaroaren 11ko sari nagusia.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide