Raka Maraton taldeak XII. Herri Lasterketa aurkeztu du

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 15a, 13:51
Azaroaren 26an izango da Azkoitiko XII. Herri Lasterketa, 16:30ean. Argazkian, Raka Maraton taldeko antolatzaileak eta Mila Larramendi babesle nagusiaren ordezkaria.

Hurrengo zapatuan, azaroaren 26an, izango da Azkoitiko XII. Herri Lasterketa, Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton Kirol Elkarteak antolatuta. Parte hartzaileek 10 kilometro egin beharko dituzte, ohiko ibilbidean. Orotara, 400 korrikalarik eman dezakete izena honako leku hauetan dago: Elkargunean, Azpeitiko Robers dendan edota www.herrikrosa.eus webgunean. Modu horretan izena ematen dutenek 10 euro ordaindu beharko dute, eta proba egunean, ordubete lehenago, izena ematen dutenek, berriz, 15 euro. Proba 16:30ean hasiko da, eta irteera eta helmuga herriko plazan izango dira.

 

Korrikalari guztiei kamiseta eta oparia emango diete antolatzaileek, eta zozketetak ere egingo dituzte parte hartzaile guztien artean. Antolatzaileek lasterketaren babesle guztiei eskerrak eman dizkiete, eta azkoitiarrei egunean bertan laguntzera joateko deia egin diete, informazioa@rakamaraton.com helbidera aurrez mezu bat idatzita.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide