Mikel Lizarralde mediuma zapatuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 15a, 09:54
Argazkia: Eitb.eus

Azaroaren 19an, larunbatean, Mikel Lizarralde Goenaga mediumak hitzaldia emango du Baztartxo antzokian. Bizitza eta heriotza: hemen al gaude denok? izango du aztergai. Beste munduko senitartekoekin eta lagunekin nola komunikatu daitekeen azalduko du, eta haiek mezuak zuzenean emango ditu. Sarrera 5 euro izango da, eta bildutako dirua, osorik, Izargi elkarteari emango dio Mikel Lizarraldek.

 

Izargi irabazi asmorik gabeko elkartea da. Haren funts nagusia pertsonei doluaren terapiaren bidez laguntzea da, bakarka edo taldean. Hirugarren adinekoekin ere terapiak egiten dituzte, eta bakarrik sentitzen diren pertsonei konpainia eta laguntza emateko boluntario taldea daukate. Proyecto Hombre, Matia Fundazioa, Aspanogi, Fibromialgia elkartea, Donostiako Ospitalea, eta abarrekin lan egiten dute. 

Sarreak aurrez salgai egongo dira udaletxeko Kultura sailean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide