Tailer zientifikoak Aizkibel liburutegian

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 14a, 08:00
Argazkia: Aintzira Guraso Elkartea.

Aizkibel liburutegian tailer zientifikoak izango dira 8 eta 12 urte bitartekoentzat, hau da, LH3-LH6 bitarteko gaztetxoentzat. Jolastuz ikasteko, bi tailer antolatu dituzte.

 

Tailerrak bi txandatan antolatu dituzte: bata 17:30ean, eta bestea, 18:30ean. Plazak mugatuak dira, eta izena ematea ezinbestekoa da. Gazte Informazio Bulegoan egin behar da izen-ematea. Parte hartzea doakoa da.

-KLIMA ALDAKETA: azaroaren 17an eta 18an, osteguna eta ostirala.

-KIMIKA BIZIRIK:  azaroaren 24an eta 25ean, osteguna eta ostirala.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide