Adinduen Astea San Jose egoitzan

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 10a, 13:18

Argazkia: Urola Kostako Hitza / Ihintza Elustondo.

San Jose egoitzan Adinduen Astea izango da azaroaren 15etik 20ra, eta hainbat ospakizun eta ekitaldi antolatu dituzte egun horietarako. Besteak beste, gaztetxoen bisita izango dute adinekoek, Floreaga ikastetxeko eta Xabier Munibe ikastolako hainbat ikasle bertaratuko baitira. Behean egitarau osoa:

 

Azaroaren 15ean, asteartean, Adinduen Asteari hasiera emango diote. 16:00etan txokolatada izango da eta gero, 16:30ean, Floreagako ikasleak joango dira bertara.

Azaroaren 16n, asteazkenean, XXVI. Seiko Urre Txapelketa izango da, 16:30etik aurrera.

Azaroaren 17an, ostegunean, Xabier Munibe Ikastolako ikasleen bisita izango dute 16:30ean.

Azaroaren 18an, ostiralean, txokolatada izango dute 16:00etan, eta 16:30ean, bingoarekin gozatzeko aukera izango dute.

Azaroaren 19an, zapatuan, Bizkargi musika eskolako ikasleak joango dira, 16:30ean. 19:30ean, berriz, Iñaki Basaberekin afari girotua izango da.

Azkenik, azaroaren 20an, Sendiaren Egunean, Txalkor txistulariak bertaratuko dira giroa alaitzera. Ondoren, meza izango da, 11:00etan, hamaiketakoa eta opari banaketa, 12:00etan, eta bazkaria, trikitilariek girotuta, 13:30ean.