Pilota entrenamenduak federatu gabeko gaztetxoentzat

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 9a, 11:55

Pilota entrenamenduak antolatu ditu Sasoiko ongizate zentroak pilota eskolan federatu gabe dauden 8 eta 14 urte arteko gaztetxoentzat. Saio horiek gurasoei aurkezteko bilera izango da ostiral honetan, hilak 11, Elkargunean, 18:30ean. Bertan, besteak beste, lan saioak noiz eta nola izango diren azalduko dute.