Hasi dira sanandresetako danborradako entseguak

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 8a, 19:23
Danborradako entseguak. Argazkiak: Azkoitiko Udala.

Sanandres jaietako danborrada azaroaren 26an izango da aurten, eta joan den astelehenean, azaroaren 7an, hasi zituzten entseguak, Gurea pilotalekuan. Datozen egunetan egingo dituzte gainerako saioak: azaroaren 9an, 14an, 16an, 21ean eta 23an, 20:00etatik 21:00etara, eta azaroaren 12an, 19an eta 26an 11:00etatik 12:00etara. Gogoratu norberak eraman behar duela danborra lotzeko gerrikoa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide