Berrikuntzaren saria jaso du Ibarmiak

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 8a, 13:57
Ibarmia.

Berrikuntza enpresarialaren saria jaso du Ibarmiak Gizarte eta Euskal Enpresa fundazioaren eskutik. XVV. edizioko Euskal Enpresen Gaua izan zen atzo, astelehena, Bilboko Guggenheim museoan, eta Koldo Arandia enpresako zuzendariak jaso zuen Ibarmiaren saria.

 

Bestalde, 2015eko enpresari onenaren saria eman diote Anton Pradera Jauregiri. Azken bi hamarkadetan CIE Automotive taldearen buru izan da, 2.600 milioi euro fakturatzen dituen konpainian. Bakarrik autogintzan, 81 lantegi ditu taldeak, horietatik erdiak Europan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide