Gorka Alkorta: "Zaila da ikustea XXI. mendean bozak zertan ari diren oinarritzen"

Gorka Alkorta azkoitiarra hamahiru urtez bizi izan zen AEBetan. Argazkian, Alkorta bere alabarekin eta emaztearekin AEBetan.

Gorka Alkorta (Azkoitia, 1980) hamahiru urtez bizi izan zen AEBetan. Gaur egingo dituzten bozak ulertzeko hainbat giltza eman ditu.

 

Polemika handia eragiten ari da aurtengo kanpaina…
Aurtengoak eskema guztiak puskatu ditu. Hillary Clintonek oso aldekoak eta oso kontrakoak ditu alderdi barruan. Eta Donald Trumpekin gauza bera gertatu da. Uste dut hori dela aurtengo desberdintasun handiena.

Nork irabaztea gustatuko litzaizuke?

Bi aukerak zein diren ikusita, Clintonen alde egingo nuke. Badakit e-mail kontuak eta hor daudela, baina… Errepublikanoak beti izan dira abortuaren kontrakoak, pistolen eta erlijioaren gaiak ere hor daude… Alde horretatik, oso zatituta egon dira bi alderdiak. Baina aurten, lehen aldiz, jendeak kontu horiek alde batera utzi ditu. Ezin dudana ulertu da hainbeste pertsona bizi diren nazio batean presidentegai batek telebista aurrean emakumeengatik eta immigranteengatik esan dituenak esatea. Eta, gainera, bere inguruko jendeak hori onartzea eta horretara bultzatzea. Oso zaila egiten zait ikustea XXI. mendean hauteskundeak zertan ari diren oinarritzen: ez lege sozialak, ez ekonomia, ez nazioarteko harremanak…

Jarraitu irakurtzen elkarrizketa. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide