Txakur kakak, herritar baten kexa

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 7a, 13:37
Azkoitiar batek bidalitako argazkia da.

Azkoitiar batek Maxixatzenera bidalitako kexa da honako hau:

"Txakur kaka asko daude Xabier Munibe ikastolako zelaietan, eta ume asko ibiltzen dira zelai horietan. Orain ikastolara bueltaka hasi gara, eta egunero ikusten ditugu; gero eta gehiago daude, gainera. Guraso asko kexatzen dira, eta udalera ere joan gara kexatzera.

 

Idatzi honen bidez, jendearen kontzientzia piztu nahi dugu. Ni neu oso txakurzalea naiz, eta ez dut uste horrelako zabarkeriak inori mesederik egiten dionik; ezta txakurrei ere.

Arazo hau ezta soilik toki horretan gertatzen, eta lotsagarriena da umeen parke gehienetan panorama berdintsua ikus daitekeela".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide