Maxixatzenek kazetaria behar du

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 4a, 14:58
Maxixatzenen bulegoa.

MAXIXATZENen lan egin nahi al duzu sei hilabetez? Azkoitiarra bazara, idaztea gustuko baduzu, sare sozialetan iaioa bazara eta herri komunikabide batean lan egitea nolakoa den ezagutu nahi baduzu, bidali zure curriculuma azaroaren 24a baino lehen.

 

Eskakizunak:

Kazetaritzan, komunikazioan edo ikus-entzunezkoan lizentziatua izatea.

EGA edo baliokidea den euskara maila izatea.

Azkoitiarra izatea.

Lanbiden izena emanda egotea.

 

Kontuan hartuko da:

Kazetaritza lanetan esperientzia izatea.

InDesign programa erabiltzen jakitea.

Euskarri digitaletan esperientzia izatea.

Bideogintzan edo argazkigintzan ezagutzak izatea.

Maxixatzeneko kolaboratzailea izatea.

 

Interesatuek bidali curriculumak erredakzioa@maxixatzen.eus helbidera, azaroaren 24a baino lehen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide