Haurrentzat antzerkia ingelesez doan zapatuan

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 4a, 13:02

Zapatu honetan, 3 eta 7 urte arteko haurrentzako, ingelesezko antzerkia izango da Elkargunean, Kids&Us Azpeitiak antolatuta, Azkoitiko Udalaren laguntzarekin. Ekitaldia 16:30ean hasiko da, eta sarrera doan izango da. 

 

Ekitaldia Kia eta bere ukelelearen emanaldiarekin hasiko da. Ingelesezko abesti eta dantzen bidez alaituko dute emanaldia. Ondoren, zozketak egingo dituzte, eta haurrek opari ugari eskuratzeko aukera izango dute: kamisetak, liburuak, peluxeak…

Azkenik, Under the Sea deituriko ipuina antzeztuko dute ingelesez: Tommy urpean igeri egitea oso gustuko duen umea da. Egun batean antzinako txanpon bat aurkitu zuen, urperatuta zegoen itsasontzi pirata batena, eta gainerako altxorraren bila joatea erabaki zuen. Etorri Tommy-ri laguntzera eta ikusi itsasoko bitxikeriak!

Haurrek ez dute ingeles maila altua izan beharko antzerkia ulertzeko. Gainera, ikuskizunean parte hartzeko aukera izango dute, hizkuntzaren ezagupen maila kontuan hartu gabe.

Bestalde, nahi duena pirataz mozorrotuta ere bertaratu daiteke.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide