Azkoitiko gimnastak Eibarko txapelketan

Maxixatzen.eus 2016ko urr. 31a, 09:51

Elena Sudupe eta Sara Aranguren azkoitiko gimnastak Eibarko XVIII. San Andres Txapelketan parte hartu zuten joan den zapatuan, hilak 29. Sudupe senior mailan lehiatu zen, eta Aranguren, berriz, oinarrizko infantil mailan. Biek, bakoitzak bere mailan, bigarren postuan sailkatzea lortu zuten. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide