"Youth", "Un monstruo viene a verme" eta "Robinson Crusoe" filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2016ko urr. 26a, 09:16
Argazkian, "Un mostruo viene a verme" filma.

Ostiral honetan, zine Forumaren baitan, Youth filma eskainiko dute Baztartxo antzokian, 22:00etan. Hurrengo lau egunetan, berriz, J.A. Bayonaren Un monstruo viene a verme filma emango dute, ohiko ordutegian. Gainera, astelehena jai eguna izanik, asteartera arte luzatuko dute zinema eskaintza. Bestalde, igande arratsaldean, Robinson Crusoe gaztetxoei zuzendutako filma ikusi ahal izango da leku berean eta ohiko ordutegian. Jarraian, filmen trailerrak eta ordutegiak:  

Un monstruo viene a verme filma Patrick Nessen haurrentzako eleberrian oinarrituta dago, eta bera arduratu da gidoia egokitzeaz. Protagonista hamabi urteko Connor mutikoa da. Ama gaixo du, eta etxeko martxa berak darama. Beldurrak gainditzen lagunduko dio munstro batek, eta fantasiaren eta errealitatearen arteko mugan aurrera egiten ikasi beharko du, amonaren mugetatik ihesi. Torontoko jaialdian estreinatu zuten filma, eta oso harrera ona izan zuen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide