Janire Igoak asteazkenean hartuko du zinegotzi kargua

Maxixatzen.eus 2016ko urr. 25a, 11:09

Argazkia, ekaineko udalbatzaren ohiko bilkura.

Janire Igoa Merino andreak biharko, hilaren 26ko, osoko ohiko bilkuran hartuko du PSE-EEko zinegotzi kargua. Horrez gain, honako gai hauek ere bozkatuko dituzte, besteak beste: 

 

Azkoitiko Hiri Antolaketako Araudietako 32. sektoreko Urrategibidea, Plan Partzialaren 2. aldaketaren behin betiko onespena; 2017 ekitaldirako Ordenantza Fiskalen aldaketaren onespena; 2017 ekitaldirako ur hornikuntza, saneamendu eta azpiegituren tasen onespena; 2017 ekitaldirako Zubiaurre-Elkargunea Institutuko tarifen onespena, eta 2017 ekitaldirako Taxien tarifen onespena.

Udalbatza 19:00etan bilduko da udaletxeko bilkura aretoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide