Demode Quarteten ikuskizunerako sarreren zozketa

Maxixatzen.eus 2016ko urr. 19a, 12:25

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Demode Quarteten ikuskizunerako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere bazkideen artean, Udalaren laguntzarekin. Zozketan parte hartzeko honako galdera hau asmatu beharko da: "Zein da Demode Quarteten azken ikuskizunaren izena?" Bete honako galdetegi hau, eta hartu parte zozketan! Irabazleen izenak urriaren 21ean jakinaraziko dira, eta sarrerak, Baztartxoko leihatilan, zapatuan jaso beharko dituzte irabazleek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide