Berdintasun Planaren ebaluazioan herritarrak parte hartzera deitzen ditu Udalak

Maxixatzen.eus 2016ko urr. 13a, 10:56

Udalak emakumeen eta gizonen I.Berdintasun Plana 2011. urtean jarri zuen martxan. Bost urteko indarraldiaren ondoren, plan horrek emandakoaren inguruko ebaluazioa egingo dute hilaren 17an, Elkargunean.

 

Azken bost urteotan Azkoitian emakumeen eta gizonen berdintasunera bidean eginiko ekintzak identifikatu, baloratu, eta aurrera begira eman beharreko pausoak zehaztu nahi dituzte.

Horretarako, udal teknikariekin eta politikariekin eginiko saioez gain, Azkoitiko taldeen eta norbanakoen ikuspuntua jaso nahi dute, ebaluazioa osatzen lagunduko duelakoan. Hori dela eta, Udalak datorren astelehenean, 18:00etan, Elkarguneko Oteiza aretoan egingo den bilerara deitzen ditu herritarrak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide