Txabola batek su hartu du Txalon Errekan

Maxixatzen.eus 2016ko ira. 20a, 15:47

Argazkian, Txalon Errekako txabola erreta.

11:20 inguruan piztu da sua txabola batean, Txalon Erreka auzoan. Ertzaintzak MAXIXATZENi esan dionez, inor ez da zauritu sutean, eta oraindik ikertzen ari dira nola piztu den sua. Suhiltzaileak joan dira bertara, eta eurek itzali behar izan dute sua.