Elgoibarko Goratu enpresak fresatzeko makinen fabrikazioa ekarri du Azkoitira

Maxixatzen.eus 2016ko ira. 19a, 13:41
Elgoibarko Goratu enpresak Azkoitiko Basterretxe industrialdera ekarri du fresatzeko makinen fabrikazioa, Lagun Machine Tools enpresa.

Lagun Machine Tools enpresa Basterretxe industrialdera ekarri du Elgoibarko Goratu enpresak. Lagun Machine Tools-ek Azkoitiaren aldeko apostua egin du, besteak beste, Sistemas Esselle edota Intza Group-ek bezala; ondo bidean, Azkoitiko dinamizazio ekonomikoa sustatzen lagunduko dute. Basterretxe industrialdeko Lagun Machine Tools-en instalazioetan 40 bat lagunek egingo dute lan.

 

Azkoitian kokatu den Lagun Machine Tools enpresa berriki sortutakoa da. Elgoibarko Goratu Máquinas Herramienta enpresan emandako bereizketaren ondorioz, fresatzeko makinen muntaiaren dibisioa sozietate berrira pasa da, produkzio linea bakoitzak egitura propioa izan dezan. Enpresa biek Maherholding taldearen barruan jarraituko dute.

Lagun Machine Tools, beraz, 60 urtetik gorako historia duen Lagun fresatzaileen oinordekoa da. Enpresak aurreikusten du Azkoitian urtean zenbakizko kontrola duten 40 bat fresatzeko makina fabrikatuko dituztela eta bat edo bi makina-prototipo. 

Bestalde, Azkoitiko Udalak Arau Subsidiarioen Aldaketaren Txostena erredaktatzeari ekin dio, etorkizunean Lagun Machine Tools eta Talleres Berriak enpresek partzela partekatu ahal izateko. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide