Kultur Etxeko eta San Martingo igogailuak zerbitzutik kanpo, mantentze lanengatik

Maxixatzen.eus 2016ko ira. 15a, 11:54
Argazkian, Kultur Etxeko igogailua.

Astelehenean, irailaren 19an, Kultur Etxeko igogailua zerbitzuz kanpo egongo da, 08:00etatik 18:00etara, mantentze lanak direla eta. Asteartean, berriz, irailaren 20an, arrazoi berdinarengatik Elkargunetik San Martin auzora doan igogailua ezingo da erabili, 08:00etatik 18:00etara.



 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide