Urbanuek deskonturik gabeko bono sistema jarriko du martxan

Maxixatzen.eus 2016ko ira. 15a, 11:24

Urbanuek, herri barruko garraio publikoak, bono sistema jarriko du martxan irail amaieran. Bonoak 12 euroko prezioa izango du eta 60 ibilbide egiteko aukera emango du. Bonoak autobusean bertan salduko dira. Bonorik eskuratu nahi ez duenak diruz ordaintzen jarraitu ahalko du. Hala ere, bonoa erosteagatik ez da deskonturik egingo, nahiz eta bidaiariek ez duten eskuan dirurik ibili beharko. Modu horretan, orain arte bezala, sei urtetik beherakoentzat zerbitzua doakoa da, eta adin horretatik gorako guztiek 20 zentimo ordaindu beharko dituzte ibilbideko.

 

Udalak berriki esleitu du herri barruko autobus zerbitzua eta La Guipuzcoana enpresa arduratuko da zerbitzua emateaz. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide