"Gernika" filma ikusgai asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2016ko ira. 12a, 15:07

Condor legio alemaniarrak eta Italiako Aviazione Legionariako hegazkinek 1937ko apirilaren 26an Gernikaren aurka egindako erasoan girotutako drama erromatikoa burutu du Koldo Serra zinegile bilbotarrak Gernika filmean. Maria Valverde, James D’Arcy eta Jack Davenport dira filmeko aktore nagusiak, eta haiekin batera aritu dira Alex García, Ingrid García-Jonsson, Barbara Goenaga eta Burn Gorman, besteak beste.

 

Istorioak errepublikarren bulegoko zentsuratzaile Teresaren eta Henry kazetari amerikarraren arteko harremana izango du ardatz, erasoaren aurreko eta osteko Gernikan girotutako maitasun istorioa. 

Besteak beste, Bilbon, Lekeition, Artziniegan (Araba), Gernikan bertan, eta baita Zaragazoako utzitako bi herritan izan ziren grabatzen, eta filma euskaraz eta ingelesez errodatu dute. Sei milioi euroko aurrekontua izan du filmak.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide